Seinalearekin arazoak Goiena telebista Oñatin ikusteko

Goiena telebista 2017ko urriaren 28a

LTD seinalearen hedapenean arazo bat dagoela-eta, Oñatin ezin da Goiena telebista ikusi. Teknikariek uste dutenez, Belarreko antenan jarritako seinaleak ez dauka potentzia nahikorik Oñatira behar den bezala heltzeko. Hala ere, arazoa zehatza zein den jakiteko astelehenean antena horretan froga ezberdinak egingo dituzte. Hala ere, Goiena.eus atariko telebista atalean nahieran ikus daiteke Goiena telebista.

Arazoak eragin ditzakeen eragozpenak direla-eta, Goienako erredakzio batzordeak barkamenak eskatu gura dizkie Goiena telebistako Oñatiko ikus-entzuleei.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak