Antzerkia izango da aurtengo literatura jardunaldien generoa. Aurreko bi edizioetan poesia landu dute, eta antolatzaileak, Udal Liburutegiko langileak, pozik daude izandako erantzu narekin, baina aldatzea erabaki dute: zerbait berria egin gura dutelako eta eskaerak ere jaso dituztelako. "Liburutegiko erabiltzaile batzuk oso antzerkizaleak dira. Sarri joaten dira formatu txikiko antzezlanak ikustera, adibidez, eta euren proposamena gustatu eta ho rrela hasi ginen jardunaldi hauek antolatzen", dio Arantzazu Ibarrondok, liburutegiko arduradunak.
Tertuliak
Ume zein nagusiendako obrak egongo dira datorren astean Oñatin. "Urriaren 24an 3 urte bitarteko umeendako antzezlana egingo dute haur liburutegian. Glu-glu du izena obra horrek. Urari buruzkoa da eta apenas du testurik. Hurrengo egunean Gasteizko Colectivo Mostrenko taldea etorriko da nagusiendako
El falso paraguayo antzezlana egitera. Umorezkoa da", azaldu du Ibarrondok. Umeena 18:00etan
hasiko da eta nagusiena, 19:00etan. Zinema aretoan egingo dute antzezlan hori eta amaieran Ivan Repilak gidatuko duemahai ingurua egingo dute literaturaz eta antzerkiaz hitz egiteko. Gazteleraz izango da
tertulia hori. Euskarazkoa 24an egingo dute, 19:00etan. Yurre Ugarte eta Danele Sarriugarte irakurle gisan izandako esperientziez mintzatuko dira. Repila eta Ugarte izango dira ikasturte honetako Tertulixan taldeak
gidatuko dituztenak.
Egonkortu
Aurreko bi alditan gertatu zaien bezala, literatura jardunaldien antolatzaileak urduri daude
aurtengoak izango duen harreraren aurrean, baina, arriskuak arrisku, helburu jakin batekin antolatu dute aurtengoa ere, Ibarrondok azaldu duenez: "Gura duguna da literatura solasaldien aste hau oñatiarren agendan txertatzea, lekua hartzea. Ingurumen Astea bezala, herritarrek kontuan hartzea urrian Literatura Astea egiten dela liburutegian. Badakigu hori lortzea kosta egingo zaigula, ez dela hain erraza, baina gu lanean jarraitzeko prest gaude".
Sarajevo
1992an, Balkanetako gerran, Sarajevoko liburutegia erre zuten, eta hura gogorarazteko erabaki zuten, 1997an, urriaren 24a Biblioteka Eguna izatea. "Ez zuten papera bakarrik erre, kultura bat erre zuten", adierazi du Arantzazu Ibarrondok.