San Cristobal espetxean erregistratutako 554 preso hil zituzten. Han hil zituzten beste 200, ez daude erregistratuta. Hain zuzen ere, Txinparta elkarteko Koldo Plak, Aranzadiko Paco Etxeberria auzi-medikuarekin batera, 131 preso hobitik ateratzeko lanetan hartu du parte. Bi elkarteek elkarlanean, erakusketa bat ere antolatu dute eta urtarrilaren 20tik 31ra bitartean egongo da ikusgai Oñatin. Lur azpitik lur-azaleratuz izena du erakusketak.
Memoria historikoa berreskuratzea
Ezkabako presondegiko historia azaltzeaz gain, memoria historikoa berreskuratzearen garrantzia azpimarratu zuen atzoko hitzaldian Koldo Plak. San Cristobal gotorlekuan lurperatutakoez egin zuen berba bereziki, eta azaldu zuenez, Aranzadirekin batera egindako lanetan, lur azpitik ia 50 gorpu atera dituzte senideei emateko.