Alderdi biek babestu dute Gure Esku Dago taldearen idatzia

Oihana Elorza Gorostiza 2017ko ira. 28a, 13:03
Eguaztenean egin dute iraileko osoko bilkura

Herriko jaiak ondo pasatzeko mezuarekin bukatu dute iraileko osoko bilkura udalbatza osatzen duten zinegotziek.

Kataluniako erreferendumaren aurrean idatzia egin du herriko Gure Esku Dago taldeak eta mozio bidez aurkeztu dute iraileko osoko bilkurara udalbatzako alderdi bien babesarekin. Astebeteko epean gai honen inguruan udalbatzak aztertu eta bozkatuko duen bigarren mozioa da. Pasa den egubakoitzean bi udal taldeek adostutakoa aurkeztu zuten. Amaieran, udal ordezkariek eta osoko bilkuran zeuden herritarrek LLuis LLachen L'estaca abestu zuten.

Atzo iluntzean egindako iraileko osoko bilkuran artxiboko hainbat dokumentu suntsitzeko plana ere onartu zuen udalbatzak. 2001etik honako agiriak dira, gehienak kontu-hartzailearen sailekoak. Ordaintzeko agindu espedienteak eta isunak dira, esaterako, suntsituko diren agirietako batzuk. Sortutako hondakinarekin pasta moduko bat egiten dute, berrerabiltzeko.

Zazpi puntuak aho batez onartuta, jaiak ondo pasatzeko esanaz amaitu zuten zinegotziek osoko bilkura. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak