Dagoeneko Goiena telebista ikusten da Oñatin

Goiena Telebista 2017ko ira. 26a, 17:57

Goiena telebista ikusi ahal izateko, aldi baterako ekipo bat jarri da gaur. Horrela beraz, dagoeneko Goiena telebista ikus daiteke Oñatin; oraindik konponketa lan guztiak amaitu ez badira ere.

Egunotan Oñatin Goiena telebista ikusteko arazoak izan dituzte herritarrek. Belarren dagoen antenak matxura izan zuen eta egun batzuetan hori konpontzeko lanean aritu dira. Datozen egunetan lanean jarraituko da arazoa behin-behinekoz konpondu eta seinalearen kalitatea bermatzeko.

Kilometroak 2017

Domekan Kilometroak jaialdiari eskaini zitzaion saio berezia ikusi ezin izan zutenek, bihar eguaztena, 21:00etan hasita, osorik ikusteko aukera izango dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak