Bigarren eskuko bizikletak, kaskoak, maillotak edo gurpilak egongo dira, besteak beste, zapatuan egingo den birzikleta azokan. Plazako frontoian egingo dute azoka hori, 10:00etatik 13:00etara. Bestalde, Mugikortasun Astearen barruan, zapatutik hilaren 22ra arte Herribusa doan izango da. Autobusetan eta geltokietan jarriko dute oharra.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.