Lehenengo berakatz zopa lehiaketa San Migel egunean egingo dute, irailaren 29an, Portu kaleko plazatxoan. Parte-hartzaileek 20 euroko bonuak jasoko dituzte osagaiak erosteko eta 12:00etarako plazatxoan egon beharko dira. Gutxienez 6 pertsonentzako kantitatea egin beharko dute eta janaria bertaratutakoen artean banatuko dute.
Talde bakoitza bi pertsonaz osatuta egongo da. Plaza mugatuak izango dira eta gehienez hamabost bikotek hartu ahal izango dute parte. Kopuru hori gaindituz gero, zozketa egingo da izena eman duten guztien artean.
Izen-ematea
Epaimahaia prestaketa-lanak ikustera pasatuko da goizean zehar eta 13:30ean irabazlearen izena emango du, prestatutakoa probatu ondoren. Bi sari banatuko dituzte: 200 euro (lehenengo saria) eta 100 euro (bigarrena).
Dagoeneko zabalik dago izen-emate epea; hilaren 19a da horretarako azken eguna. Eta izena emateko bideak dira: 943 78 03 53 telefono zenbakia edo kultura.idazkaritza@onati.eus helbidea.