Txarrak sutara bota dituzte Oñatin ere

Ikusmina piztu zuen atzo Oñatiko plazan piztu zen San Juan bezperako edo udako solstizioko suak. Oñatiko Udaleko Hezkuntza sailak, herriko ikastetxeek eta Guraso elkarteek elkarlanean antolatu zuten ekitaldia. Alde batera utzi gura diren kontuak papertxo baten idatzi eta sutara bota zituzten atzo oñatiar askok eta askok.

Usadio zaharra da Oñatiko auzo eta baserrietan San Juan sua egitearena eta duela lau urtetik, kalean ere San Juan bezperarako egitarau ederra prestatzen dute antolatzaileek. Arratsaldean txorimalo eta erraldoiak ibili ziren kalean gora eta behera eta gauean egin zen, San Juan suaren bueltan, ekitaldi nagusia.

Txondorrak bikain hartu zuen su eta berehala, Oñatz dantza taldekoek San Juan dantza egin zuten suaren inguruan. Ekitaldia Itziar Arkauzek eta Josu Zubiak aurkeztu zuten eta musika ipini zutenak musika eskolako musikariak izan ziren. Oñatiar asko batu zen herriko plazan suaren magiaz gozatzera eta askok eta askok sutara bota zituzten atzean utzi gura zituztenak.

Oñatz dantza taldearen emanaldiaren ostean, oraindik ere sua piztuta zegoela, Erdizka Lauetan taldearekin plaza dantzak egin zituzten. Asko eta asko animatu ziren dantzara.

Erlazionatuak

2000. urtean jaiotakoek tantaia igo eta sua piztu dute

Eskoriatza

Fernando Eskoriatza plaza beteta izan zen atzo, izan ere, 2000. urtean jaiotako Eskoriatzako gazteek tantaia igo zuten garabiaren laguntzaz. Ondore...
Musika, suziriak, bokata eta San Juan sua

Elgeta

Elgetan ere suaren inguruan igaro dute San Juan bezpera. DJ Bull-en musika emanaldiarekin hasi zuten arratsaldea. Dantzaldiaren ostean bokatak bana...
Udako solstizioari ongietorri aparta egin diote Leintz Gatzagan

Leintz Gatzaga

Udako solstizioari ongietorria emateko; sardinak eta saihetsak erre ostean, San Juan sua piztu zuten gatzagarrek San Migel plazan.
Neska-mutikoak suaren gainetik saltoka Antzuolan

Antzuola

Argazkiak Jabi Etxaniz kolaboratzaile antzuolarrarenak dira. Hemen argazki gehiago ikusgai.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.