Elgetan ere suaren inguruan igaro dute San Juan bezpera. DJ Bull-en musika emanaldiarekin hasi zuten arratsaldea. Dantzaldiaren ostean bokatak banatu zituzten eta ondoren, piloari su eman zioten umeek gurasoen laguntzarekin. Ondoren, piloaren ondoan egin zituzten beste bi su txikiago eta saltoka aritu ziren neska-mutikoak. Bolatokiko Monterrosok suziriak ere jaurti zituen.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.