Domekan egingo da Aizkorri-Aratz Natura Parkea ezagutzeko hirugarren mendi irteera gidatua

Itziar Larrañaga Sarasola 2017ko ekainaren 8a

Arantzazu Parketxeko mendi irteera gidatuan mendian gora.

2017ko mendi irteeren programaren erdira iritsiz, ekainaren 11n, domeka, Aizkorri-Aratz Natura Parkea ezagutzen jarraitzeko ibilbide berri bati ekingo zaio Arantzazuko Adiskideen eta Arantzazuko Parketxearen eskutik.

Arantzazu Parketxeko 3º mendi-irteera gidatua egingo da igandean 8:30ean hasita. Parketxetik bertatik abiatuko da ibilaldia, Iturrigorriko basoa zeharkatuz Urbiara igoko dira parte-hartzaileak, handik Parketxera berriz itzultzeko ibilbide zirkular bat osatuz.

Zailtasun ertaineko ibilbide bat izango dela esan dute antolatzaileek (10,5 km inguru eginez eta 450 m-ko desnibelarekin), publiko orokorrari zuzendua beraz, eta 4 ordu inguruko iraupena izango duena. Amaitzeko, mendizaleek Aizkorri-Aratz Natura Parkeko interpretazio zentroa bisitatuko dute non eguneko ibilbidearekin erlazionatutako azkeneko azalpenak entzungo dituzten gidaren eskutik.

Mendi irteera gidatuan parte hartzeko 3€ ordaindu beharko dira, eta aurrez izena ematea gomendatzen dute ibilaldiko arduradunek.

Informazio gehiago nahi izanez gero, telefonoz edo posta elektroniko bidez kontaktatu daiteke: 943 78 28 94 / 699 335 183 edo arantzazu@gipuzkoamendizmendi.net

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak