Aizkorriko aterpetxea konpontzen ari dira

Ate berria jarri dute eta animaliak barrura ez sartzeko oztopoak ere bai. Zegama aldeko zein Debagoieneko herritarrak ari dira lanak egiten, elkarlanean..

Joan den irailean txukundu egin zuten eta konponketak egiten ari dira orain babeslekuan. Aizkorri Bizirik taldeko, Zegamako Amezti Mendi Elkarteko era Zegama Aizkorri mendi lasterketako antolatzaileak elkarlanean dihardute lanak egiten.

Domekan egin zen Zegama Aizkorri maratoia antolatzeko erabili zuten helikopteroa aprobetxatu zuten kanpoko ate zaharra behera jaisteko eta materiala, jatekoa, edatekoa eta lanabesak igotzeko. Segurako igeltsero bat babeslekuan dago aste hasieratik eta mendiaren alde bietako herritarrak joaten zaizkio, txandaka, konpainia egin eta lanak egiten laguntzera.

Babeslekuaren eta ermitaren sarreran, lurrean, oztopoak jarri dituzte animaliak barrura ez sartzeko. Helikopteroan igotako ate gidariduna ere jarri dute aterpetxean. Lehengo atea konpondu egingo dute eta oinez igoko prest dagoenean, bere tokian jartzeko.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.