07:00etan elkartu dira Arantzazun, Sindika inguruan, eta handik gorantza abiatu dira. Gaurko asmoa gehienbat, Aizkorriko babeslekua garbitzea eta margotzea izan da. Horrez gain, babeslekuaren atearen kanpoaldean animaliak barrura ez pasatzeko dagoen sarearen azpialdea hustu eta ondo jarri dute, ahuntzak ez daitezen sartu.