Gomiztegira egin dute mendi irteera

Oihana Elorza Gorostiza 2017ko apirilaren 9a

Parketxetik abiatuta egin dute irteera gaur goizean

Arantzazuko parketxeak antolatuta, Gomiztegira egin dute irteera gaur goizean. Tenperatura freskoekin hasi dute eguna, baina primerako giroa izan dute gero. Ibilaldian zehar geldialdi desberdinak egin dituzte, besteak beste, Erroitegiko iturrian, Durun eta Gomiztegin. 

Inguruari buruzko azalpenak ere entzun dituzte eta artzain eskola bisitatu eta hamarretakoa egin ondoren, indarberrituta bueltatu dira.

 

Beste bost irteera ere antolatuta dituzte. Hemen duzue informazio osoa.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak