Oñatiko udal gobernuak, bere Mugikortasun planaren barruan Zazpibideta edo Sietevientos bidegurutzean oinezkoei lehentasuna emateko sistemak ez du onarpen handirik jaso herrian. Neurria behin-behinekoa den arren, change.org webgunearen bitartez sinadura bilketa bat abiarazi dute oñatiarrek. Arrazoien artean herriko beste gune batzuetan zirkulazioa handitu egin dela aipatzen dute sinatzaile batzuek.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.