Apirilaren 28an aurkeztuko dituzte Lekaixoka!-ko abestia eta bideoklipa. Zubikoa kiroldegian izango da, 21:30ean. Musika ardatz, jaialdi berezia izango dela aurreratu dute antolatzaileek eta ikastolako aurpegi ezagunek hartuko dutela parte. Sarrerak Txantxiku ikastolan bertan edo Txokolateixian daude salgai zortzi eurotan.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.