Erretako etxebizitza garbitzen eta txukuntzen hasi dira

Oihana Elorza Gorostiza 2016ko abenduaren 16a

Lope Agirre kalera atera ziren su garrak

Astelehen gauean su hartu zuen Poru kaleko etxebizitza garbitzen hasi dira jabeak, bertara ahalik eta azkarren bizitzera joateko berriz. Garbitu eta margotu egingo dute.

Donostiako ospitaleak gaur konfirmatu du eskuak erre zituen 65 urteko emakumezkoa ingresatuta dagoela oraindik. Etxekoek adierazi dute litekeena dela datozen egunetan ematea alta, baina oraindik ospitalean jarraitzen duela berretsi dute. 

Etxea txukundu aurretik Oñatin bizi diren senide batzuen etxera joango dira bizitzera han bizi ziren aita-alabak, Donostian baino gurago dute-eta Oñatin gelditzea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak