Arantzazu aldera irteera egingo dute gaztetxeak antolatuta: "Bertan gaiaren ezagutza sakona duten kideek Oñatin historiaurreko giza aztarnak agertu diren kobazuloak erakutsiko dizkigute. Anton Koban sartuko gara duela 11.000 urte inguruko giza aztarnen (arpoia, harrizko tresnak ...) berri jasotzera. Horrez gain, inguruan
dauden beste kobazulo batzuk ikusiko ditugu eta ikusi ez arren Oñatin zehar dauden beste batzuei buruzko azalpenak jasoko ditugu. Beste lekuotan duela 3.000-4.000 urtetako aztarnak agertu dira. Oñatiko Gazte Asanblada antolatuko du irteera eta helburua Oñatin historiaurrean izan ziren gizakien ibileren inguruko jakintzan sakontzea da. Herritar guztiak daude gonbidatuta".
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.
Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.