Aloña Mendiren Mendi Hamabostaldia sari banaketarekin hasi da. XIII. Mendia eta Natura lehiaketako erretratu onenak saritu dituzte. 'Gizakia mendian' atalean Xabi Mataren 'Texturas' izan da onena. 'Mendi ingurumena' sailean Iker Pardoren Aizkorriko hotz tropikala delako argazkia saritu dute.
Sari banaketa ekitaldiaren ostean, Cecilia Builen 'Escalada en roca y hielo en los cinco continentes' ikus-entzunezkoa eman dute. Egilea, aretoan egon da, ikus-entzuleen galderak erantzuten.