Mexikoko eskualde bateko errekak izandako bilakaera erakusten duen filma, GurasSOS elkarteko ordezkariek egingo duten hitzaldia eta Zirika Zirkus taldearen Kospos Eroak haur antzerkia ere egongo dira astean zehar. Hilaren 22an Ura eta energia mendi irteera egingo dute; Natura Eskolan eman behar da izena. 23rako, berriz, Araozko zabortegia garbitzera joateko deialdia egin dute. Egutegi osoa agendan sartuta dago.