Aloñan galdutako mendizalearen gorpua aurkitu dute

Jokin Bereziartua Lizarazu 2016ko uztailaren 23a

Erreskate lanetan aritu diren ertzainak, mendizale usurbildarraren gorpua jasotzen. Argazkia: SOS Deiak.

Hilik aurkitu dute gaur, zapatua, Aloñan eguenetik desagertuta zebilen 69 urteko Usurbilgo bizilaguna -oriotarra izatez-. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailaren arabera, 09:30ak aldera topatu dute mendizalearen gorpua Aloña Mendiko haitzaren azpian, mendiaren iparraldean.

SOS Deiak larrialdi zerbitzuak aditzera eman duenez, "iristeko zaila" den toki baten topatu dute mendizalearen gorpua eta 13:10ak aldera erreskatatu dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak