Segurtasun Sailak jakinarazitakoaren arabera, atzo arratsaldean abisua jaso zutenetik ibili dira galdutako mendizalearen bila, 05:00ak arte ibili ere, "baina gauez bideetatik bakarrik ibili ahal izan gara; orain, 08:00ak ezkero berriro ere hasi da bilaketa, sakonagoa egin ahalko da, helikopteroa ere baliatuta; ahal bada, ze eguraldi eskasa dago, laino handia, eta horrek zaildu egingo du guztia".