2016/07/16 18:00 - 23:59

Irteera

Aloña ilunabarrean

Arantzazuko Parketxea, Oñati

Arantzazuko Parketxeak eta Arantzazuko Adiskideak elkarteak antolatuta.

Tontorrera 21:00etan iristea aurreikusten da; horregatik, denen artean banatzeko elikagai eta edaria eramatea aholkatzen da antolakuntzatik, izarpean edo Aizkorri mendilerroko mendi adierazgarri honen gurutzearen ondoan kokatutako mendi-aterpean egingo den afarirako. Itzulera gauean egingo denez, jaitsiera bidea seguruago egiteko, interesatuek linternak beharko dituzte.

11-12 kilometroko ibilaldi honek zailtasun ertaina dauka eta publiko mota ororentzat egokia da. Oinez lau ordu egingo dituzten arren, afaria eta txabolara bisita dela eta, gaueko 11ak 12ak aldean jaistea aurreikusten da, eguraldi ona egiten badu behintzat.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak