Eider Etxebarria: "Bizitzako beste fase batean egon arren, aktiboak direla erakutsiko dugu"

Maider Arregi 2016ko mai. 21a, 11:28

BiziPoz zahartze programako lau lantaldeak zehaztu dituzte. Horren berri eman zuten atzo, egubakoitza, BiziPoz programako kideek. 55 urtetik gorakoendako programa da eta zahartze aktiboa sustatzeko helburua dauka Bizipoz ekimenak. "Formakuntza bat da, baina, ez da ohiko fomazioa. Taller dinamiko eta praktikoak egingo dira eta euren beharrei erantzutea dute helburu," azaldu du Eider Etxebarria BiziPoz programako dinamizatzaileak.

Aditu batek gidatuko ditu tailer dinamiko eta praktikoak. Proiektu sozial bat garatzeko aukera izango dute 4-5 laguneko lau lantaldeek. "Uste dugu gune horietan sortzen dela benetako ikasketa teoriko praktikoa", gaineratu du Etxebarriak.

"Herriari ikasitako guztia itzuliko diote modu horretan eta norberaren zalantza eta interesak ere landuko eta garatuko dituzte parte-hartzaileek. Izan ere euren bizitzako beste fase batean daude eta aktibo izan daitezkeela erakutsi nahi dugu".

Lau proiektu

Pake Leku: zaharrentzako soilik ez dela Pake Leku azalduko dute. Horretarako dinamika berriak eskainiko dituzte.

Ingeleseko programa: asko bidaiatzen duten emakume taldeak sortu du ingelesa ikasteko programa. Bidaiatan sortzen diren egoera ezberdinetan ingelesa nola erabili azalduko dute

Oñati zaindu: herria garbi eta irisgarri mantentzeko taldea.

Hazte pertsonala: bost lagunek sortu dute norberaren barrua, hazte pertsonala sustatzeko ekimena.

"Proiektu hauek herrira zabalduko ditugu eta bi hilabetetan landutakoa, adituekin eta herritarrekin, elkarbanatuko ditugu", azpimarratu du Eider Etxebarriak.

Erlazionatuak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak