Turismo bide berriak indartzen hasi da udala

Oihana Elorza Gorostiza 2016ko mai. 13a, 11:10

Turismoak badu pisua Oñatin eta datuek diote gero eta bisitari gehiago etortzen direla Oñati ikustera. Bada turismo bide berriak irekitzeko pausuak ematen hasita dago Oñatiko Udala. Kanadako eta Koreako agentzia batzuk, esaterako, interesa erakutsi dute euren bidia eskaintzetan Oñati sartzeko.

Turismoak badu pisua Oñatin eta datuek diote gero eta bisitari gehiago etortzen direla Oñati ikustera. Bada turismo bide berriak irekitzeko pausuak ematen hasita dago Oñatiko Udala. Kanadako eta Koreako agentzia batzuk, esaterako, interesa erakutsi dute euren bidaia eskaintzetan Oñati sartzeko. Datuek diote gero eta eta bisitari gehiago etortzen direla Oñati ikustera. Aurtengo Aste Santuan, adibidez, joan den urtean baino %22 gehiago etorri ziren. Hori ikusita, turismo bide berriak irekitzeko pausuak ematen hasita dago Oñatiko Udala.

Bide horietako bat da Meet Basque Country programan parte hartu izana. Horrekin batera, hasi dira turismo eredu berriak eskaintzen, adibidez, Kataluniako agentziei bisita gidatuak euren hizkuntzan eskainiz eta Oñati denontzat bisitak bultzatuz eta agentzia espezifikoak erakarriz.

Gainera, Geoaizkorri, Inaziotar Bidea eta Lurpea proiektuetan ere parte hartu du herriko turismo sailak, baita Covatour kongresuan ere, besteak beste. Oñatira datozen turisten artean familiak dira asko eta horiek ere kontuan hartu gura dituzte. Hala, eurei zuzendutako eskaintza ere prestatzen ari da udala eta Arrikrutz Kobak, herriguneko eraikinak eta txokolotearen interpretazio zentroa eskaintzeaz gain, naturarekin lotura duten aukerak ere prestatu gura ditu, hala nola familian egin daitezkeen irteerak.

Turistek herrian uzten duten diru kopuruari buruz, Martinek esan du hori ez dagoela zehaztuta, "baina kalkulatzen da atzerritik datorren bisitariak egunero 74 eta 55 euro bitarte gastatzen dituela eta Estatukoak, bataz beste, 55. Bestalde, Imsersotik etorri izan diren bidaiarien kopurua jaisten hasi dela ere adierazi du Martinek, bidaia horiek antolatzen dituen Mundosenior enpresa euskal kosta ezagutzeko bidaiak antolatzen ari baita orain.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak