Garik abesti pare bat jo ditu Xabin Egañaren erakusketaren inaugurazioan

Oihana Elorza Gorostiza 2016ko mai. 8a, 11:17

Xabin Egaña artistaren lanen erakusketa zabaldu dute Oñatiko kultura etxean. Gari abeslaria ere hantxe izan da, Egañaren lagun moduan, eta abesti pare bat abestu ditu gitarrekin. Horietako bat, 'Bidegurutzean', Egañarekin batera konposatutakoa. Bideoa Kontzejupetik aldizkariko Iñigo Arregirena da.

 

Egubakoitzean, maiatzak 6, inauguratu dute erakusketa kultura etxean. Lagunak eta etxekoak egon dira ekitaldian, besteak beste. Argazkia inaugurazio ekitaldian ateratakoa da. Kontzejupetik aldizkariarena da argazkia.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak