Ekitaldian, Oñatiko turismo bulegoko Urko Egañak hartu du hitza aurrena. Ondoren, Gerardo Elortza, bere bizilaguna izandakoak hitz goxoak eskaini dizkio omenduari, eta hitzaldia hasi du gero Huxleyren seme Michael Barkham-ek.
Amaren historia kontatu du Barkham-ek hainbat bitxikeria aipatuz, eta bere amaren aurkikuntza askoren gainean aritu da. Argazki zaharrez baliatu da semea amaren historia kontatzeko, eta bertaratu direnek oso gustura entzun dute.
Selma Huxley beka
Hitzaldia amaitzean, Oñatiko alkate Mikel Biainek adiera di historia genero ikuspegitik ikerketa bekak Selma Huxley izena eramango duela. Omendua asko poztu da hori entzutean. Aurreskuarekin amaitu da omenaldi ekitaldia.