"Segurtasun neurriengatik eraikinetik ez ateratzeko agindu digute. Gertakarien berri jakin bezain pronto bikotea eta haurrak zelan zeuden jakiteko deitu diet eta denok ondo daudela jakiterakoan lasaitu naiz. Segituan deitu dit Oñatiko familiak gugatik arduratuta, denok ondo gaudela esanaz lasaitu ditut", azaldu du Amaia Egoskozabalek.
Parisko atentatuak izan zirenetik alerta egoeran egon da Bruselan eta Egozkozabalek dio zerbait gertatzeko arriskua zegoela sumatzen zuten arren, nahiko lasai zeudela: "Atentatu gehiago izateko arriskua zegoela sumatzen zen, baina hemen eta baita edozein herrialdetan ere. Bizitza normala egin dugu gaur artean. Ezin gara bizi zerbait gertatuko denaren beldurrez. Bihar, martitzena, Oñatira joateko asmoa genuen orain, ez dakigu baina joateko aukerarik izango dugun. Egoeraren azken berririk ez dugu".