Ia goiz osoan zehar euria goitik behera egin duela eta, Foruen plazako arkupetan jarri dituzte zuhaitz eta landare postuak, eta bertan izan dira goizeko bederatzietatik eguerdiko ordu biak arte.
Aurten, zazpi mintegietako salmenta postuak izan dira, eta zuhaitzak, landareak zein fruta-arbolak ekarri dituzte plazara. Natur Eskolako Idoia Bollarrek azaldu duenez, "beste edizio batzuetan baino jende gutxiago" ibili da gaur, eguraldi txarra izan dela medio. Hala ere, adierazi du amaieran saltzaileekin berba egin duela, eta batzuk gutxi saldu duten arren, beste batuk "konforme" geratu direla.