Bestalde, aurtengo jardunaldietan ere bi zuhaitz landaketa egingo dituzte. Lehena joan den domekan egin zuten, Bidebarrietan. 60 zuhaixka landatu zituzten, haginak eta urkiak. Beste landaketa Aloñako Lagunak taldeak deituta egingo da. Martxoaren 20an izango da eta izena emateko bideak dira Fernando Maiztegiren denda edo helbide hauxe: aloinalagunak@gmail.com.