Bidebarrieta eta saihesbide artean egingo dute zuhaitz landaketa domekan

Oihana Elorza Gorostiza 2016ko ots. 25a, 12:07

Natura Eskolak antolatutako XX. ingurumen jardunaldien barruan, zuhaitz landaketa egingo dute domekan. 10:00etan elkartuko dira Foruen plazan eta handik Bidebarrieta kalera joango dira. Kale horren ostean eta saihesbidearen artean dagoen zelai aldapatsuan egingo dute aurtengo landaketa.

Kale horretan dauden etxebizitzei ahalik eta argitasun gutxien kentze aldera, landare txikiak landatuko dituzte: haginak eta urkiak. 60 zuhaitz landare inguru guztira. Landaketa egiteko behar diren baliabideak eramango dituzte Natura Eskolako kideek, "baina datorrenak norberarena ekartzen badu, gaizki ez, ez dakigu-eta zenbat elkartuko garen", dio Aimar Uribesalgok. "Hamaiketakoa guztiendako eramango dugu", gehitu du.

Aurreko mendira irteera

Zapatuan, bestalde, anfibioei buruzko tailerra egingo dute eskolan, 09:00etan, eta 10:30ean irteera egingo dute zapaburuak eta txantxikuak ikusteko. Martitzenean azaleramendu geologikoa izango dute hizpide kultura etxean, 19:00etan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak