2016/06/18 09:00 - 20:30

Ospakizunak

Elkar Hezi Eguna 2016

Oñati, Oñati
Askotariko ekintzak egongo dira langile, irakasle, ikasle eta familientzat.
 
Goizean zehar tailerrak izango dira protagonista: altxorraren bila mitologikoa, Punkari buruzko tailerra, Anime-manga, bizikleta konponketa eta zirkuitua, txokolateixiara bisita, askotariko eskulanak, dantza...gainera LHko zelaian puzgarri eta ohe elastikoak, aurpegi margotzea, xaboi ponpa erraldoiak eta globoflexia ere izango dira.
 
Bazkaria Zubikoa polikiroldegian egingo dugu, kantxa berdean. Hau girotzeko, argazki proiekzio, photocalla, musika...egongo dira. Ondoren, askotariko ikuskizunak: kontzertuak, erromeria, kantaldiak, dantzaldi eta perkudancing beste batzuen artean.
 
Amaitzeko, ohitura den bezala, Batxiko 2.mailako ikasleei omenaldia egingo zaie, orlak banatuz bertsoz lagunduta.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak