Oñatiko Bertso Eskolak eta Gaztelekuak elkarrekin antolatzen duten lehiaketako epaimahaia lau kidez osatua egon da eta adierazi dutenez, lan handia izan dute kideek horrenbeste bertso sortaren artean onenak aukeratzen.
Epaimahaiak zortzi saridun izendatu behar zituen, bost LH sailean, eta hiru DBH eta Batxilergoko ikasleen artean.
Saridun guztiek ikasmaterialetan gastatzeko txartelak eta bertsolaritzarekin lotutako sari bat jasoko dute.
Hona hemen aurtengo sarituen zerrenda:
LH sailean:
1. Izeia Ibabe eta Claudia Vazquez bikotea.
2. Jokin Zubillaga Ugarte.
3. Maider Molinero.
4. Markel Barrena.
5. Ane Murguzur Arregi.
DBH-Batxilego sailean:
1. Urko Arregi Markuleta.
2. Aitor Tatiegi.
3. Malen Osa.
Saririk gabe geratu arren aipamen berezia: Bittor Zubiagirre.
Bertso musikatuen gaua
Egunari amaiera borobila emateko, bestalde, gauean, 22:30ean hasita, Beira taldearen emanaldia iragarri dute Gaztelekuan bertan. Margotu berria azken diskoa aurkeztuko du. Sarrerak bost eurotan salduko dituzte.
Musikatutako bertsoak eskaintzen ditu Beirak. Mimatutako letrak eta mimoz jotako notak. Bost partaide ditu: Igor Arruabarrena (kitarra jolea), Jon Martin (abeslaria), Urtzi Olaziregi (baxujolea), Gari Amundarain (kitarra jolea) eta Mikel Arruabarrena (bateria jolea).
Hogei kantatik gora diskoratu badituzte ere, haien kontzertuetan beti izaten da argitaratu gabeko letraren bat: egunerokotasunari edo herriari lotutako gaien bati heldu eta bertsoak jartzen ditu taldeko bertsolariak. Herriko artistaren bat ere oholtzaratzen da, gonbidatu moduan. Arretaz, eta gozo entzuteko musika da Beirarena.