Beste 300 herritar baino gehiagok ikusi dute 'Iparragirre Oñatin' antzezlana

Oihana Elorza Gorostiza 2015ko abe. 6a, 13:53

Zapatuko 19:30eko sesioan ateratako argazkia

Jose Mari Iparragirre Oñatiko San Migel jaietan izan zen 1880an eta hori ardatz hartuta idatzi zuen Iñaxio Irizar oñatiarrak 'Iparragirre Oñatin' antzezlana. 2014ko irailean, herriko jaietan, estreinatu zuten eta Santa Anan aretoa birritan bete zen lepo. Jendea kanpoan gelditu zen, ikusteko gogoz, eta horregatik beste bi sesio egin dituzte zapatuan. Harrera ona izan du antzezlanak, beste behin.

Iñaxio Irizarrekin batera, Oñatiko Olaitturri Kultura Elkarteko lagunek eraman dute aurrera antzezlana. Baina herriko beste hainbat talde eta eragileren laguntza ere izan ditu. Hala nola, Jose de Azpiazu musika eskolakoak; Pake-Lekukoak; Oñati, Ganbara eta Parrokiako abesbatzetakoak eta bertso eskolako kideek ere hartu dute obra honetan. 27 aktore guztira.

Iparragirreren bizitza ezagutzeaz gain, hark idatzitako eta oraindik askorendako ezagunak diren kantuak ere entzun ziren atzoko bi emanaldietan. Nire maitearentzat, Trapu zaharrak, Nire amak baleki, Agur Euskal Herriari... Eta nola ez, Gernikako Arbola, adibidez. Jose Mari Anduagak lagundu zien aktoreei abestiak kantatzen, gitarra eskuan zuela.

Joan den urteko irailean, 2014ko sanmigeletan, estreinatu zuten obra. 550 lagun joan ziren orduan ikustera, eta beste asko gogoz gelditu ziren. Horregatik, beste bi sesio egin dituzte zapatuan eta beste 300 lagun baino gehiago joan dira ikustera.

 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak