Eltzekideak 2016rako erronkak definitzen jardun dute goizeko bederatzietatik eguerdiko ordubatak bitartean. Onintza Andresek, udaleko parte-hartze teknikariak lehen bileraren balorazio positiboa egin du. "Lehen saio honetan orain artekoaren balorazioak jaso ditugu eta hausnarketa saioa egin dugu. ideia berriak sortu dira kudeaketarako, aberasgarria izan da. Gainera, proiektuan parte-hartzen diharduten talde guztiak ordezkaritza eduki dute gaurko saioan. Eztabaida politak egon dira Eltzia proiektua 2016rako definitzerakoan". Datozen bi saioetan ordea, proposamen eta talde berriendako ere lekua egongo dela azpimarratu du Andresek. "Azaroaren 28an berriro batuko gara funtzionamendua ahalik eta zehatzena egiteko, elkarlanean. 2016rako erronkak, nola antolatu, bideratu eta egin gura dena lortzeko bideak zehaztuko ditugu".
Hala, kudeaketa eredua definitzeko fase honetan, erabiltzaileek Eltzia nola kudeatu zehazten dihardute. Baina, egungo erabiltzaileak ez ezik, erabiltzaile izateko nahia azaldu duten eragileei eta talde sortu berriei ere deitu gura diete datozen batzar irekietara.