Fernando Grande-Marlaska epaileak gazteleraz soilik igorri du euroagindu eskaera Pauera; frantsesez bidaltzea beharrezkoa zen, ordea. Gainera, euroaginduek ez dute balio 1993 aurretik gertatutako kasuetarako, eta Plazaola 1987ko kasu bat egotzita espainiaratu nahi dute.
Alberto Plazaola irailaren 7an atxilotu zuten Ziburun eta biharamunean aske utzi, Paueko Dei Auzitegiko Instrukzio epaileak epaiketa egunera arte atxilo segitzeko arrazoirik ez zegoela iritzita. Aske dago ordutik, kontrol judizialpean.
19:00etan, elkarretaratzea
Plazaolaren senitartekoak Pauera joan dira, goizean goiz. Bertako azken ordua arratsalderako deituta dagoen elkarretaratzean emango dute. 19:00etarako egin dute deialdia, Foruen Enparantzan.