Epaileak aske utzi du Alberto Plazaola epaiketa egunera arte

Jon Berezibar 2015eko irailaren 8a

Alberto Plazaola Oñatin, iazko abenduan egin zioten ongi-etorrian.

Paueko Dei Auzitegiko Instrukzio epaileak, oñatiarrak atxilo segitzeko arrazoirik ez dagoela iritzita eta epaiketa egunera arte, libre utzi du Alberto Plazaola. Preso ohia Espainiako Auzitegi Nazionalaren esku utzi ala ez ebatzi beharko du orain Frantziako Justiziak. Data zehatzik ez badago ere, familiak uste du epaiketa hori datorren astean izango dela.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak