Araotzeko zabortegiaren garbiketa astebetez atzeratu da

Amaia Txintxurreta Guridi 2015ko uzt. 11a, 12:14

Bihar, domeka, Zero Zabor astearen barruan auzolanean egitekoak ziren Araotzeko zabortegi zaharraren garbiketa, astebetez atzeratu da. Izan ere, bihar Trianako jaien barruan, Xolonpo omenduko dute eta bertan egon nahi dute Zero Zabor taldekoek ere. Horrenbestez, Araotzeko zabortegiaren garbiketa hilaren 19an egingo dute.

Trianakoa zen Jesus Urmeneta Xolonpo eta hura omentzeko ekitaldia antolatu dute Trianako jai batzordeak eta haren lagunek. Domekan izango da, San Martinen, 12:00etako mezaren ostean. Trianako jaietako ekitaldietako bat izango da omenaldi hori.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak