Araotzeko zabortegia garbitzeko irteera egingo dute domekan

Oihana Elorza Gorostiza 2015ko uzt. 10a, 09:00

Araozko zabortegia auzolanean garbitzeko irteera egingo dute domekan. Joan den urtean egin zuten lehen aldiz irteera hau; lau tona zabor atera zituzten. Domekan 09:00etan elkartuko dira Foruen plazan handik Araotzera joateko. Araotzeko Saloian egingo dute bazkaria.

Zero Zabor asteari amaiera emango dio irteera honek. Joan gura duenak, helbide honetan eman dezake izena: nekazaritza@onati.eus.

Bestalde, astelehenean, hilak 13, hasiko da Ontziratu Zaitez kanpaina. Herriko arrandegietan eta harategietan ontziak banatuko dituzte. 30 euroko bonuak ere zozketatuko dituzte. Hilaren 28ra iraungo du kanpainak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak