Carlos Urkixok eskatu dio Eusko Jaurlaritzari neurriren har dezala, Guardia Zibila Oñatitik eta Euskal Herririk joan dadila eskatzeko zapaturako Oñatin iragarrita dagoen manifestazioa saihesteko. Segurtasun sailburuari egin dio eskaria, "Segurtasun Indarren parte den Ertzaintzaren buru denez sentiberago" izango delakoan.
Urkixok gogora ekarri du ez dela lehen aldia Fan Hemendik kolektiboak era honetako manifestazioa eta elkarretaratzea kuartelaren aurrean egiten dituena Oñatin. Eta gehitu du "guardia zibilendako eta honen familiendako iraingarria" dela ekimen hau.
Fan Hemendik Eguna oraingo zapatuan ospatzeko dei egin dute. Egun osoko jai eta aldarrikapen eguna da, bazkari, manifestazio, giza kate eta musika emanaldiekin. Jairako abestia eta bideoklipa ere atera dute.