Guardia Zibilaren kontrako "ekintza iraingarria" dela argudiatuta eskatu dio Espainiako Gobernuko ordezkari Carlos Urkixok Segurtasun sailburuari Estefania Beltran Herediari Fan Hemendik Eguna debekatzeko.
Fan Hemendikek, baina, eutsi egingo dio deialdiari:
- 12:30ean poteoa.
- 14:30ean bazkaria (Txartelak salgai Oñatiko Arrano, Ona eta Boga tabernetan; Arrasateko Iratin eta Aretxabaletako Herrikoan).
- 19:00etan manifestazioa; ondoren giza katea kuartela inguratuz eta ondoren kontzertuak (Des-Kontrol, Antihumano, Egurra ta kitto eta Selektah Stepi (Bad Sound System).