Jorge Fernandez Diaz: "Legearen kontrakoa litzateke Plazaola zaintzea"

Goiatz Arana Begiristain 2015ko mar. 12a, 12:19

Eztabaida piztu da Alberto Plazaola Aitto preso ohi oñatiarraren bueltan, martitzen gauean Guardia Zibila bere bila joan eta etxean topatu ez izanaren harira. Berriz espetxeratuko zutela jakin zenetik poliziari atxilotze agindua eman ziotenera arte denbora gehiegi pasa zela dioten kritiken aurrean, Espainiako Gobernuko barne ministroak ez du adierazpenik egin. Aldiz, Barne Ministerioak bere eginbeharra ondo bete zuela azaldu du, Plazaola baldintzarik gabe zegoelako aske eta, egoera horretan, legearen kontrakoa litzatekeelako hura zaintzea. Poliziak bere bila jarraitzen du.

Bruselan, Europar Batasuneko Barne ministroen bilera hasi baino lehen, egin ditu adierazpenok Fernandez Diazek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak