- Erabakia onartezina da. Ikuspuntu humanitariotik ere, gogorra baino gogorragoa. Alberto Plazaolak eta Santi Arrozpidek euren kondena beterik dutelako. Erabakia politikoa da; samina sortzeko erabakia.
- Estatuak pertsona horiek nola edo hala espetxean sartzeko apustu garbia egin du. Legearen gainetik, Europa eta bere legediaren gainetik, guztiaren gainetik; espetxe politikan mendekua gure herriaren aurka erabiltzen, berriz ere.
- Historia errepikatu egiten da egoera honek ez duelako atzera bueltarik. Hurrengo epaitegiak kasua aztertzen duen arte, preso guztiek espetxean jarraituko dute; beteta duten kondena bat, berriz ere, bahiturik, betetzen. 197/2006 doktrinarekin gertatu bezalaxe.
- A Lamako espetxean Borja Martin Gomez Galiziako preso politikoa iragan ostiralean hilik agertu zela jakin dugun honetan Etxeratek euren senide eta lagunekiko elkartasun osoa azaldu nahi du momentu latz hauetan. Espetxeak pertsona fisikoki eta psikikoki hausteko diseinaturik dauden honetan, Etxeratek beste behin espetxe politika salatu nahi du. Bide honetan, kasuak dituen puntu beltz guztiak argitzeko eskaera egiten dugu.
- Ekainaren 8an Caracasetik zetorrela Barajasko aireportuan atxilotu eta Soto del Real-en espetxeratu ostean Parisera estraditatua izan zen Josune Elortza Zubizarreta aske geratu zen iragan otsailaren 17an, Parisko epaitegian epaitua izan ondoren.