2014/12/18 09:00 - 16:30

Antzerkia

Zoroen itsasontzia Elkar Hezin

Oñatiko kultura etxea, Oñati

Azaroaren 8an, Elkar Heziko guraso elkarteak antolatuta Pasaian dagoen Zoroen itsasontzira egin genuen bisita 55 lagunek. Bertan, Zorountzia antzerki konpainiak eskainitako ikuskizunaz gozatzeko parada izan genuen. Haiek zuzendutako musika komedia, ipuin kontalari eta antzerki barregarrian parte hartzeko aukera eskaini ziguten, hortarako apropos atonduta daukaten arrantzarako burdinezko belaontzian.

 

Oraingo honetan, beraiek etorriko dira Oñatira antzerkigintzaren inguruan bizi izan duten esperientziaren berri ematera: nola hasi ziren, zein herrialdeetan egon diren...guztia ingeleraz. Ikasleek aurrez prestaturiko galderak egiteko aukera izango dute. Gainera 3.DBHko ikasleek, Kultur Ondarea ikasgaian prestaturiko bisita gidatuko dute, ginbidatuek Oñati apur bat ezagut dezaten. Goizean zehar DBH eta Batxilergoko ikasleek hartuko dute parte saioan. Arratsaldez, Haur Hezkuntzakoek.

 

Ordutegiari dagokionez: 09:00etatik 11:00ak bitartean DBH eta BATXIko ikasleentzat izango da, kultura etxean. Ondoren  Haur Hezkuntzan14:30etik aurrera.

 

Hizkuntza: Euskara

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak