Ikasturte honetan, guztira, Euska Autonomia Erkidegoko hiru lurraldeetako 16 ikastolak, 10 eta 14 urte bitarteko 1.280 neska-mutikok eta 320 gurasok hartuko dute parte. Horien artean daude Oñatiko Txantxikukoak, programan parte hartzen duten Debagoieneko ikastola bakarreko ikasle eta gurasoak.
Janariak familiartean prestatu
"Familiarteko sukaldaritzak funtsezko eginkizuna du osasuna hobetzeko, tokian tokiko ekoizleei laguntzeko eta senideen arteko harremanak sendotzeko" diote Basque Culinary Centerrekoek. Izan ere, Izan ere, "bereiz ezinak dira jatea eta horren aurreko prozesua, hau da, janaria prestatzea –gainera, gizateriaren garapenean funtsezkoa izan da jarduera hori–, baita prestaketa eta taldean jatea ere, batez ere familiartean. Era berean, jatea –eta, aldez aurretik, prestatzea– funtsezkoa da familiaren kohesioa eta herrialde baten kultura soziala indartzeko.
Nutrizio-jarraibideak
Programaren abiapuntua Oiartzungo Haurtzaro ikastolan dago. Sukaldatu lau goizetan banatutako lantegien bidez garatzen da, hainbat ikasgelatako ikasleekin. Lantegiotan, nutrizio-jarraibideak eta elikatzeko ohitura osasungarriak ez ezik, tokiko eta denboraldiko produktuak eta sukaldaritzari buruzko nozioak ere irakasten zaizkie, bultzagileek adierazi dutenez. "Neska-mutilak erosketak egitera joango dira irakasleekin; ondoren, lantegian otordua prestatuko dute; eta azkenik, prestatzeko erabilitako espazioa garbitu egingo dute. Gainera, sukaldean aritu ondoren, prestatutako jakiak elkarrekin jango dituzte. Gurasoekin egin beharreko saioak –bi arratsalde astean– Basque Culinary Centerreko irakasle batek zuzenduko ditu".
Ekimenean parte hartuko duten ikastolak honako hauek dira:
- Haurtzaro (Oiartzun-Gipuzkoa)
- Ikasberri (Azpeitia-Gipuzkoa)
- Andra Mari (Zornotza-Bizkaia)
- Orereta (Errenteria-Gipuzkoa)
- Zubimusu (Billabona-Gipuzkoa)
- Irura+Anoeta (Gipuzkoa)
- Abusu (Bilbo)
- Txantxiku (Oñati-Gipuzkoa)
- Armentia (Gasteiz)
- R.M. Azkue (Lekeitio-Bizkaia)
- Laudio (Araba)
- Larramendi (Mungia)
- Txintxirri (Elorrio-Bizkaia)
- Urretxindorra (Bilbo)
- Uzturpe (Ibarra-Gipuzkoa)
- Aita Larramendi (Andoain-Gipuzkoa)