Hiru udaltzain ospitalera Oñatin, kamioi batek aurrean eroanda

Eneko Azkarate 2014ko urr. 7a, 18:13

Oñatiko Udaltzaingoko hiru udaltzain Arrasateko ospitalera eroan zituzten atzo arratsaldean, askotariko zauriekin, Foruen Enparantza ondoko frontoian jartzen dituzten barraken gunetik. Oñatiko udaltzainek aditzera eman dutenez, jaietako barraketako bi langile eztabaidan hasi dira goizean, eta arratsaldean eztabaida areagotu egin da. Udaltzainak bertaratu dira gauzak baretzeko asmoz, baina barraketako bi langileetako batek kamioiarekin aurrean eroan ditu udaltzainak. Hiru udaltzainetatik bat larri dago, zaintza berezietan eta Arrasatetik Donostiako ospitalera eroan dute. Ertzainak ere gertaera tokira hurbildu dira eta ustezko erasotzailea atxilotuta eroan dute, eskuburdinekin lotuta.

Kamioiak harrapatu dituen beste udaltzainetako batek zauri txikiagoak ditu eta hirugarrenak, arinak. Bi udaltzain arrasatearrak dira, larri dagoena tartean, eta bestea Legazpin bizi den bergararra.

16:30 aldera gertatu da, Oñatiko barraka-gunean. Zaldiko-maldikoen bi barraka-jaberen artean gertatu da eztabaida. Ustezko erasotzaileak kamioi-kabina hartu eta eztabaidatan zebilen beste barrakako langilea erasotzera joan da, Oñatiko udaltzainek emandako informazioaren arabera, baina hura harrapatu beharrean, beste hiru udaltzainak eroan ditu aurretik. Ertzaintza dabil gertaera-tokian ikertzen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak