San Martingo gune horretan 30 metro koadroko 80 baratza inguru egingo dira eta parte hartzaileak zozketa bidez hautatuko dira. Zozketa, uztailaren 24an, eguena, eguerdiko 12etan udaletxeko Osoko Bilkuren aretoan egingo dute eta, ondoren, gutunak bidaliko zaizkie esleipendunei bilera deialdi batekin batera.
Zozketan parte hartzaile guztiak sartuko dira eta hautatuak izaten ez direnak itxoin zerrenda bat osatuko dute.