Kaleak garbi mantentzeko deia egin gura du Udalak

Oihana Elorza Gorostiza 2014ko uzt. 14a, 08:06

Lurrera zikinik ez botatzeko eta kaleak garbi mantentzeko deia egin gura die udalak herritarrei. Ikastetxeekin batera programa bat egitea da udalaren asmoa, datorren ikasturtetik aurrera, jakin arren umeek ez ezik nagusiek ere zikin asko botatzen dituztela lurrera.

Lurrera zikinik ez botatzeko eta kaleak garbi mantentzeko deia egin gura die udalak herritarrei. Horri lotuta, gainera, bideo bat egin du erakusteko zenbat plastiko eta zikin botatzen dituen jendeak lurrera, litxarkerien, gozokien, zukuen edo izozkien pakete edo plastikozko bildukinak esaterako. Bideo horretan urarekin jolasean ibilitako eta apurtutako globoak ere ageri dira, lurrean, iturri ondoan, eta baita pipen azalak ere, adibidez. Herriko plaza, parke eta kale ezberdinetan hartutako irudiak ikusten dira bideko horretan.

Udal webgunean zintzilikatu duen bideo horrekin, mezu hauxe zabaldu gura du Oñatiko Udalak: "Herriko kaleak garbi mantentzea guztion lana da". "Birziklatu egiten da, eta hori ondo dago, baina lurrera zikinik ez botatzea ere bai", gehitu du Leire Egañak, ingurumen zinegotziak.

Ikastetxeekin batera

Honen inguruan ikastetxeekin batera programa bat egitea da udalaren asmoa, datorren ikasturtetik aurrera, jakin arren umeek ez ezik nagusiek ere zikin asko botatzen dituztela lurrera. Uda ostean hasiko da udala programa hori prestatzen eta mezua berriz zabaltzen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak