Juan Carlos Alduntzin eta Iñaki Errazkin elkarrekin hiri hondakinen gainean Oñatin

Iñaki Errazkin eta Juan Carlos Alduntzin.

Atzo hasi zen Oñatin Zero Zabor Astea Trashed pelikularekin eta gaur hitzaldia iragarri dute Oñatiko Zero Zabor taldekoek. Gaur egun Gipuzkoako Foru Aldundian hiri hondakinen ardura duena eta izan duena egongo dira elkarrekin: Juan Carlos Alduntzin diputatu ohia eta hari jarraipena eman zion Iñaki Errazkin Ingurumen diputatua. 19:00etan hasita, Kultura Etxean izango da.

Baina hurrengo egunetan ere izango da ekitaldirik: ipuin kontalariak, Lapatxeko konpostatzeko plantara bisita edota Araotzeko kontrolik bako zabortegia garbitzeko auzolana.

Asteko egitarau osoa

  • Uzatilak 1, martitzena: Trashed pelikularen emanaldia, Kultur Etxea 19:00etan (dohain).
  • Uztailak 2, eguaztena: Hitzaldia, Juan Carlos Alduntzin eta Iñaki Errazkinen eskutik, Kultur Etxean 19:00etan.
  • Uztailak 3, eguena: Ipuin kontalariak eta haurrentzako birziklatze tailerrak Foruen Enparantzan arratsaldeko 17:30etik aurrera.
  • Uztailak 5, zapatua: Lapatxeko konpostatze plantara bisita, irteera goizeko 10etan Postetxe aurrean (dohain).
  • Uztailak 6, domeka: Araotzeko kontrol gabeko zabortegia garbitzeko auzolana, ondoren Araozko auzo etxean bazkaria. Foru enparantzan elkartuko gara goizeko 9etan. Bazkaltzera joan nahi dutenek astean zehar izango diren edozein ekintzatara gerturatzea besterik ez dute, bertan egongo baita izena emateko aukera.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.