Hurrengo misioa, non eta noiz?

Julen Iriondo 2014ko eka. 21a, 00:00

Txantxikua, Lurra behean dela; milaka argazki atera zituzten misioan.

"Zoratzekoa izan zen zenbat Whatsapp mezu ibili ziren batera eta bestera domeka gauean bideoa publiko egin genuenean". Hala zioen Ilatargiren bultzatzaile Manu Arregik –gaztelekuarekin eta neska-mutiko oñatiarrekin, Bizkaiko Astronomia Elkartearekin eta Gasteizko La Otra Mitad-ekin egin dute lan–, Txantxiku I.a-ren misioak izan duen oihartzunaz.

Datua da txantxikua –eta irudiak hartzeko eta neurketa meteorologikoak egiteko kutxa– zeraman helioz beteriko globoak hartutako ia 36.000 metroko garaiera –estratosferaraino–; datua, bidaiak iraun zuen 2 ordu eta 22 minutuak –1:40 gorantz eta 42 minutu beherantz–; eta datua, bideoa sarean jarri eta bi egun eta erdian 13.000tik gora ikustaldi zituela Oñatiko txantxiku txikiaren bidaiak –hainbat eta hainbat hedabidetan ere agertu da. 

Batek daki Errementari plazan aireratu zen panpina Vianan erori zen mahatsondo sailean erori barik ondoko kuartelean erori izan balitz misioa nola amituko ote zen: "Material erradioaktiboa" zela jartzen zuen, "aurkitzen zuenak uki ez zezan". 

Arregik galdezka ditu orain Bergarako Aranzadi ikastolako ikasleak, eurek ere izango ote duten halakorik egiterik: bi urte barru Kilometroak herrian egingo dela eta agian orduan egin dezaketela erantzun omen die.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak