Foruen plaza, Oñati
Udalak eta herriko ikastetxeak elkarrekin antolatuta: 19:00etan txorimaloak eta erraldoiak ibiliko dira kaleetan zehar Jose de Azpiazu musika eskolako trikitilariek lagunduta. 22:30ean, sua piztuko dute Foruen plazan. Kantu paperak banatuko dira eta Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailako ikasleekin batera, egunari dagozkion abestiak kantatuko dituzte. Oñatz dantza taldeak ere egingo du dantza eta kantu saio berria egongo da.
Hizkuntza: Euskara